XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiñan, baditu oiñak, Eliza eramaten bait dute; eta eskuak, beartsuei laguntzen bait die; eta begiak, beartsua an dagoela somatzen bait du oiekin: Doatsua beartsu eta baztertuaren ardura duena.

Entzumena ere badu, Jaunak zera bait-dio: Belarririk duenak entzun beza.

Ez dira espazioan bananduriko atalak, baiña, maitasuna daukanak adimenaz denak batera somatzen ditu.

Maitasunaren bitartez denen ondoan bizi zaitez eta maitasuna zuregan biziko da; aien ondoan egon zaite eta maitasunak zuregan dirauke.

Baiñan, bai ote da iñor, ikusten ez duena maite duenik?.

Zergatik, orduan, altxatzen zerate, txalo jotzen duzue, kantatzen duzue maitasuna goraipatzen denean?.

Zer ikusierazi dizuet? Margo batzuk? Urrea edo zillarra? Txirlarriak? Ortatik zerbait ipiñi ote dut zuen begi aurrean? Itzegiten ari nintzala nere aurpegia aldatu ote da?.

Etorri nintzaneko aurpegi berbera eta gorputz itxura berbera daukat orain ere eta zuek ere berdin.

Maitasuna goratzen da eta oiukatzen duzue.

Eta ala ere ezer bereizirik ikusten ez zaudete.

Baiñan, maitasuna goratzean poztasuna aurkitzen baduzue, zuen biotzean zaintzen ere poztasuna aurki ezazute.

Begira, senideok, zer esaten dizuedan: Jainkoak grazia ematen didan neurrian, mugagabeko altxor bat billatzeko eskatzen dizuet.

Baso zizelatu, urreztatu, polliki buruturiko bat erakutsi eta zuen begiak lillura balezazke, eta zuen biotzaren gogoa bereganatuko balu, egillearen eskua, zillarraren pisua eta metalaren diztira atsegin zaizuelako, ez ote luke zuetako bakoitzak au esango: Nik eukiko banuke!.

Alperrik esango zenukete, zuena ez bait-litzake izango.

Edota, bearbada, baten bat, ori edukitzeko ainbesteko gogoak bultzaturik, bere jabearen etxetik lapurtzeko pentsatzen egongo da.

Zuen aurrean maitasuna goratzen da; atsegin bazaizue, zuena egitea besterik ez daukazue; ez da bearrezko iñori lapurtzea, ez eta erosten pentsatzea; utsaren orde, esku-mendean daukazue.

Ar ezazue besarka; ez dago ezer bera bezain gozorik.

Orretaz itzegitean ain atsegiña gertatzen bada, zenbat atsegiñago izango da edukitzean?.

GALDERANTZUNA

Denek: Nere egoitza zuen erdian jarriko dut eta ez zaituztet iguinduko.

Zuen erdian ibilliko naiz eta Zuen Jaungoikoa izango naiz eta zuek, berriz, nere erria.

Batek: Zuek Jainko biziaren etxe zerate, dio Jaunak.

Zuen....